La ordenación de las energías renovables a la luz de las últimas reformas del sectorespecial consideración a la energía marina u oceánica

  1. Navarro Ortega, Asensio
Revista:
Revista Vasca de Administración Pública. Herri-Arduralaritzako Euskal Aldizkaria

ISSN: 0211-9560

Ano de publicación: 2014

Título do exemplar: Homenaje a Demetrio Loperena y Ramón Martín Mateo

Número: 99-100

Páxinas: 2129-2155

Tipo: Artigo

DOI: 10.47623/IVAP-RVAP.99.100.2014.092 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso aberto editor

Outras publicacións en: Revista Vasca de Administración Pública. Herri-Arduralaritzako Euskal Aldizkaria

Resumo

Sektore Elektrikoaren Lege berriak eragina du, batik bat, energia berriztagarrien ekoizleek lortzen dituzten primen ordainketa-sisteman. Pizgarri publikoen babesean hazi den sektore baten finantza-desorekak murriztu nahi dira botere exekutiboak krisialdian onartutako neurri zorrotzen bidez. Aldaketa horiek arriskuan jarri dute, baina, Espainiako ekonomian lider bihurtuta zegoen industria baten bideragarritasuna, eta gatazkak sortu dira gure Ordenamenduaren oinarrizko printzipioekin, adibidez lehia, mesedegarri ez diren arauen atzeraeraginik eza, segurtasun juridikoa, interes publikoa, etab. Energia berriztagarri guztien artetik itsas energia hautatu dugu, arautegi-aldaketek nola eragiten dioten aztertzeko. Merkaturatu aurreko fasean dagoen arren, itsas energia aurreikuspen handiko energia berriztagarria da, ingurumenaren gainekoeragin positiboa duena; horregatik, etorkizunean hornidura elektrikoa modu jasangarrian emango duen esperantza dago. Itsas energia berriztagarriek beren arautegi berezia eduki behar dutela azpimarratzen dugu lan honetan, datozen hamarkadetan izango duen garapenari aurre hartzeko, eta ingurumenarekiko konpromiso soziala eta politikoa areagotzeko.